| |
Ablitaseko Udalak kanpina jartzeko Plan Berezia onartu da hasieran
Joan den 2008ko azaroaren 7an, Ablitaseko Udaleko Udalbatzak, bere udalerrian kanpina jartzeko Plan Berezia onartu du hasieran.
Hartara, administrazio espedientea onartzeko lehen urratsa eman da, Nafarroan luxuzko lehen kanpina eraikitzea ahalbidetuko duena.
Kanpina Lorreko Aintziraren ekialdeko erriberan egingo da, bederatzi metroko zabalerako lurzatiak bateratzeko bide berriek argi mugatzen dutena, Iparraldetik eta Mendebaldetik, erretena eta bidea ditu Ekialdetik, eta Ablitas-Kaskanteko errepideak Hegoaldetik, eta beraz, natura-elementuek ondo mugatzen dute, eta gurpilezko trafiko sarrera bikoitza du.
Nafarroako Erriberaren eremuan, Moncayo mendiaren hegalean, ez dago honen antzeko kanpin eskaintzarik, turismo erakargarri garrantzitsuak dituen eremua izan arren (Errege Bardea, Senda Viva Parke Tematikoa, El Bocal etorkizuneko itsas-kirol zentroarekin, Kaskanteko Zentro termoludikoa, Moncayo mendia, eta Tutera herria bera...
Balio naturalak zaintzea ahalbidetuko duen diseinua ezarri da, batez ere Lorreko Aintzira, eta ehun urtetik gorako olibondoak, kanpinaren eremuaren beraren barruan.
|